Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poliedriko 1 izond poliedroarena, poliedroaren forma duena.
Eskuan hiru entsaimada zekartzan, kartoizko kaxa zuri poliedrikoetan txukun-txukun bilduak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 141. orr.
2 alderdi askokoa.
Ez dakit hizlariek zer esango duten Ugalderi buruz, hainbeste dira eta gizon poliedriko honen aldeak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 100. orr.
«Euskal musikak azken aldian izan duen konpositore handi eta poliedrikoena» izan zen Javier Bello Portu. Berria - Kultura 2004-08-04
Kontraesanean dagoenean da eraginkorra estetika, modu poliedrikoan agertzean, eta ez modu unitarioan. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Garrantzitsua da inplikazio desberdinetaz jabetzea, arazo poliedriko honen alde desberdinetaz, alegia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 256. orr.