Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
polibinilo 1 iz biniloaren polimerizazioaz lortzen den erretxin sintetikoa.
Berrogei gradutik gora egin du tenperaturak eguerdiko hamabietan, eta modelo-jendea ito beharrean dabil ibaiaren ertzean inprobisatu dieten polibinilozko karpa koloretsuaren azpian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 71. orr.
Damian orduantxe jabetu zen, bere barnean ibilitako polibinilozko ziraun hura bera beste norbaiten eztarrian behera ibiliko zela minutu batzuk geroago, beste lurralde batzuen konkistan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.
2 polibinilo kloruro (corpusean poli binil kloruro)
Ikur horien azpian [PVC] polimero bat daukagu, poli binil kloruroa, hain zuzen ere. Berria - Gaiak 2004-07-01