Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poli-mili (orobat polimili) iz ETA erakundeko adar politiko-militarreko kidea.
Bartzelonan bertan egina nuen nik aukera politikoa, eta Arrasaten hasi nintzenerako poli-milien inguruan nenbilen, EIA sortu zen arte. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.
Poli-miliek Espainiako turismoguneetan jarritako lehergailuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.
Bai, bazituan beste talde eta erakunde armatu zenbait orduan Euskal Herrian -miliak, polimiliak, autonomoak- baina okertzat jotzen genian haien iharduna. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.