Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polemista 1 iz polemikan aritzen den idazlea.

Ceferino Xemein, luma-izena Amandarro zuen polemista eta burukidea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Hau izana da, 20. mende hastapenean, euskararen defenditzaile suharra eta ere polemista ausart eta beldurgarria.  Herria   2004-12-02

Unamuno-k berak hala ulertu duela, ulertzea komeni da (bai haren alde eta bai haren aurka), badagoen polemistaren grinaren azpian, ez dagoen dogmatismorik ez ikusteko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 104. orr.

Horietan guztietan polemista gipuzkoarrak euskara erabiltzeak dituen abantailak banaka-banaka aipatzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

2 izond polemikarako joera duena.

Orixe, bestalde, [...] estetikaz, etikaz eta abar aritu zen nolabait, Unamunok espainiar kulturan eduki izan zuen jarrera polemista bera, euskarazko letretan erakutsiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus