Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
polemikoki adlag era polemikoan.
XIX. mendeko gatazka sozialetan, polemikoki, aleman langile, burumakur, inuxente, konformista esan nahi izatera etorri da, nagusiek ustia dezaten isil-isilik uzten duena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 243. orr.
Abertzaletasunaren inguruan, filosofo metafisiko txar batzuek eta haien ikasle txarrago batzuek, diferentziaren eraikuntza "erlatiboa" bigarren esanahi horretan garatu digute azken aldian, "euskaldunak" [...] errealitaterik eta zilegitasunik ez duen plural "eraiki" bat dela argudiatuz polemikoki. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.