Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pole (orobat pole position) 1 iz auto edo moto lasterketa batean, irteera lerroko lehen kokagunea.

Casey Stonerrek ahoa bete hortz utzi zituen beste gidari guztiak herenegun, pole-a lortu zuenean.  Berria - Kirola   2006-04-09

Eta bat-batean, Button, lotsagabe, pole-aren jabe.  Berria - Kirola   2004-04-25

Lehen entrenamendu saioetan Ruben Xausek lortu zuen behin-behingoz polea bere egitea.  Berria - Kirola   2004-10-02

Andrea Dovizioso italiarra (125cc), Randy de Puniet frantziarra (250cc) eta Valentino Rossi italiarra (GP) irtengo dira gaur pole-tik Hegoafrikako Sari Nagusian.  Berria - Kirola   2004-04-18

Suzukiko gidariak ustekabea eman zuen eta pole position-a lortu zuen Moto GP mailan.  Berria - Kirola   2006-04-30

Bost podium lortu zituen eta bi pole-position.  Berria - Kirola   2004-03-21

Bosgarren lasterketa eta lehen pole-a.  Berria - Kirola   2006-04-30

9. bihurgunean autoak ihes egin zion eta baita bigarren pole baten itxaropenak ere.  Berria - Kirola   2004-05-09

Ez podiumik, ez pole-rik.  Berria - Kirola   2004-06-11

2 irud/hed

Zerrenda hauetan emakume gutxi dagoela esaten dute batzuk, baina pole position-ean gaudela gogorarazi nahi diet.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pole a lortu (11); pole position (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus