Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polboroi iz gozoki txikia, irinez, gantzez eta azukrez egina, ahoan sartzean desegiten dena.

Argia piztu zuenean ehundaka polboroi ikusi zituen, mahaiaren marmola estaltzeraino ia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 129. orr.

Polboroi batzuk ekarri zituen Jonek...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 143. orr.

Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman, bi musu ezarri zikidan eta, ahots hanpatuz, polboroiak jaten ari balitz bezala, zera esan zuen barnealdera begira:[...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

Azkenean ez kolakaorik ez oherik ez polborik?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus