Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polaroid 1 iz argazki makina mota, instantean irudiaren positiboa ateratzea ahalbidetzen duena.

Badaezpada, berriro elkar ikusten ez badugu ere, tori argazkiak", gaineratu zuen, eta polaroidarekin ateratako sorta jarri zidan eskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Hurbil zedin eskatu zion aterki azpian erdi gordeta zegoen andre bati, eta biak polaroidaren bisorean hartu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Bertotik hasi zen polaroida mihia ateratzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

Istant oro jaso nahi, polaroidean deskribapena egiten ariko balitz bezala.  Berria - Kultura   2006-03-21

2 (beste izen baten ezkerrean)

Polaroid makina erori zitzaigun mahaitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Auskalo, jendarmeriakoek Polaroid kamera sortu berriak baliatuko zituzten beharbada, presaka egin beharreko zeregin deseroso haietarako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 86. orr.

Goitik behera datoz geure gainera polaroid argazki batzuk, loreontzia, igeltsuzko hontza, nescafe ontzia, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

3 kamera horrekin ateratako argazkia.

Paris hiriari buruzko polaroidak Garziarena aldizkaritik berreskuratu dira, 1992ko aleetatik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 242. orr.

Ez zuten inolako zentzurik, harik eta I.ren lagun artistetako batek haren koadroen zuri-beltzeko polaroid batzuk egin zituen arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus