Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatistika guztiek azaltzen dute aberats eta pobreen arteko polarizazioa gertatzen ari dela munduan, eta, horrekin batera, tarteko esparruaren desagertzea ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.
Globalizazioak munduaren polarizazioa areagotu besterik ez duela egingo salatzen dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.
Gatazkak sorturiko polarizazioaren harira, [...]. Berria - Mundua 2004-05-14
Aurreneko joera nazioarteko merkataritzaren eskualdekako polarizazioari dagokio. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
«PSOE eta PPren polarizazioaren aurka» Herrien Europak posizioei eusten jakin duela azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-24
Polarizazio politikoaren egoera larri hauxe bera izan zen [...] Kristandade Ortodoxoa, harrapatu zuen patua ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.
Aurten azken urteetan baino polarizazio handiagoa dago botoan. Berria - Mundua 2004-10-22
Ikusmolde honetatik, oso bestelako dimentsioa hartzen du enpresa multinazionalen jardueren eskualde-polarizazioaren fenomenoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.