Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polarizatu, polariza, polarizatzen 1 da/du ad islatzearen edo errefrakzioaren bidez argi izpiak aldatu, halako eran non ezin daitezkeen berriro islatu edo errefraktatu norabide jakin batzuetan.

Erliebezko zinemaren printzipioa horixe bera dela: bi irudi proiektatzen dira pantailara -erretinetako bi proiekzioei dagozkienak-, eta betaurreko berezi batzuez begi bakoitzari dagokion irudia bereizi daiteke (gorri/berdea filtratuz, era horretara irudi grisak eratzen direla, edo bertikalean eta horizontalean polarizatutako beirak erabiliz, era horretara kolorezko irudiak era daitezkeela).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

2 poloetan (irudizko adieran) bildu.

Inkestei eta behatzaileei jarraiki, botoa polarizatuko da eta DUP Alderdi Unionista Demokratikoa eta Sinn Fein izango dira emaitzarik onenak lortuko dituztenak.  Berria - Harian   2005-05-05

Nabarmendu dugu jadanik, legearen ideia honek, maila metafisikora aldatzerakoan, itxuraz antitetikoak diren bi kontzeptutan polarizatzera jotzen duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Kanpainan ere polemika ez da falta izan, eta asko polarizatu da.Indigenoi polarizatzea exijitzen zaigu, gatazkaren alde bat hautatzea.  Berria - Mundua   2004-11-21

3 (era burutua izenondo gisa)

Bere tesia zera da, objektuari buruz pentsatzeko ematen den denbora zenbat eta luzeagoa, orduan eta [...] polarizatuagoa, objektu honi buruzko judizioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 99. orr.

Ez dago, alafede, ñabardurarako lekurik egungo mundu ero eta polarizatu honetan. marjinalak direlako eta gatazketan dauden sektore polarizatuenaren eraginetik urruti ikusten direlako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus