Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epitelium baten mailan, zelulen polaritatea kontrolatzen duten geneen azterketa egin genuen. Berria - Gaiak 2006-05-09
Demokraziarekin ez dira ongi etortzen balioak: de fakto balioen munduak manikeismorako joera du, balioak beti polaritatearen forman agertzen direlako (ongia/gaizkia, egia/gezurra, zuzena/okerra, ederra/itsusia, maitasuna/gorrotoa, garbitasuna/zikinkeria). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.
Berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.
Seinalatu dugun anbiguotasun horrek ez du eragozten, ordea, idazkeraren zehaztasuna; aitzitik, polaritate horretan oinarritzen dela esango nuke Borgesen estiloa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.