Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pogrom (orobat progrom g.er. eta pogromo g.er.) iz judu komunitate baten aurka antolaturiko matxinatze edo altxaldia, gehientan hilketak eta arpilatzeak dakartzana.

Egunkari amerikarrak bat datoz pogrom anker bat hasi dela esaterakoan.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.

Heinek, Loreleiren kanta famatuaz gain, "Der Rabbi von Bacherach" narrazioa dauka hain zuzen, Erdi Aroko juduen gorroto eta pogromen istorio beltzenak hiri ilun horrekin asoziatuz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Mende hasieran sekulako txikizioak egin zituzten Errusian, pogromak esaterako.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.

1938ko progromen ondoren nire bi osabek, amaren anaiek, ihes egin zuten eta Ipar Ameriketan azaldu ziren salbu eta bizirik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus