Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poetikotasun iz poetikoa denaren nolakotasuna.
Juan Mari Lekuonak asmatu zuen euskarari poetikotasun berria ematen, betidanik euskarak izan duen tradizio poetikoan oinarritua eta mamitua. Berria - Harian 2005-12-06
Ikusi American Beauty, eta saiatu film osoko momenturik poetikoena kausitzen, saiatu gauzarik arruntenaren poetikotasuna bilatzen. Berria - Kultura 2006-03-12
Poetikotasunak berarekin du hunkitzea erdietsi nahia, eta halakoa zen testua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 165. orr.
Poetikotasunak tristura, mina, malenkonia dakartza oinarri. Berria - Kultura 2006-01-17
El señor presidente nobelak lorratz berezia utzi zidan: argumentuaz eta salaketa politikoaz aparte, prosaren poetikotasunagatik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.