Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poetikoki 1 adlag era poetikoan.

Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza, nazio, estatu, eskualde, herri edo mundu mailako aktualitateari hausnarraldia ematen dion eremu bat, poetikoki batzuetan, ironikoki edo umorearen bila besteetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Ez literalki, baina bai poetikoki.  Berria - Kultura   2004-08-15

Voyeurismoaz, aho sexuaz, masturbazioaz, sadomasokismoaz, lesbianismoaz eta orgiez idatzi du, poetikoki baina hotz.  Berria - Kultura   2004-06-10

Poetika idatziaren axioma nagusiak dioenez, testu batek hartzailearengan nola edo halako emozioren bat sortuko badu, poetikoki landua behar du, nahitaez, testu horrek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.

Poetikoki eta zehatz esateko, gu gara gong hori jotzen dugunok.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Poetikoki bidaiatzeko ahala ematen duen espazioa eraiki nuen hor, mapa geopoetikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

2 poetikaren aldetik.

Poetikoki ere aldaketa handiak ekarri zituzten: asoziazio libreak, irudiak kateatzeko logikarik eza, plano aldaketa bortitzak, paradoxekin egindako jokoak.  Berria - Kultura   2006-01-17

Poetikoki oso interesgarria da.  Berria - Kultura   2004-08-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus