Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poesia (1703 agerraldi, 146 liburu eta 358 artikulutan) 1 iz literatura-generoa, zerbait adierazteko hitz neurtuen, erritmoen eta hoskidetasunen harmoniaz eta irudiez baliatzen dena. ik olerti.

Gure garaiko VIII. mendean, Wu Zhetian enperatrizaren erabakiz, funtzionari lanposturako oposizioetan sartu zuten poesia ontzen jakitea; azterketara aurkezten zirenek poesia ondo ezagutu behar zuten, eta poemak idazten jakin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 75. orr.

Poeta batek esperimentatzen duena ez baita Poesia, material poetikoa baizik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Zer frogatzen dute erretorikak eta poesiak?; zer, antze horien erabilerak?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Hölderlin, berriz, poesiak erotu egin zuen eta 37 urte egin zituen aizkolari baten etxean, pianoa joz eta Scardanelli goitizenez izenpetzen zituen poematxo esoteriko ulergaitzak idatziz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Poesiak eta bertsogintzak eskatzen dituen errimak eta neurriak ere bortxa ekartzen diote literatur jarioari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 251. orr.

Hasieran serio antzean mintzatu ginen euskal literaturaz, azken urteotako joera arinzaleaz, poesiako liburuen urritasunaz, irakurle berrien premiaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Euskaraz idazten hasi nintzenean, poesia baztertu eta narratibara egin nuen jauzi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.

Poesia asko irakurri izan dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.

Poesia lantzen hasi zen aurrena, eta handik fikzioaren aldera egin zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Hogei urte arte poesia idatzi nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.

Poesia ere idazten da kontzentrazio eremuetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Hitz arruntez janzten da poesia zenbaitetan, pentsatu zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 17. orr.

Izatekotan, bizimodu nahi nuke poesia, ez bizibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Poesia munduan parte hartzeko modu bat da niretzat, munduaren galderei erantzun bat emateko bidea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.

Mundua mundu denetik egin den galdera dugu Adornorena: zer ukendu klase da poesia giza zaurientzat?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Poesiaren eginbeharretako bat hitzak garbitzea, eleei zarata kentzea dela zioen behinola Bernardo Atxagak elkarrizketa batean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 7. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Han azpimarratu ditugu gerra-talde horien lorpen bereizgarriak erlijio sektarioaren eta poesia epikoaren arloetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Epopeia eta poesia tragikoa eta, gainera, komedia eta poesia ditiranbikoa, eta auletika eta zitaristika gehiena, denak dira imitazioak ikuspuntu orokorretik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Poesia landuaren ondoan berea ere poesia dela, poesia herrikoia, dute aldarri.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Zer egin behar nuen poesia herrikoiarekin, haur-lelo eta kantekin, nahigabeko poesiarekin edo irrazionalarekin?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

Oraindik bada jendea alde batetik poesia mistikoaren irakurketa erotikoa egiten duena eta erlijiosoa bestetik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Ez nikek esango Eliot poesia erotikoaren erpina denik...     «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.

Ahozko poesiaren osagarri eta aldi berean osagai nagusitzat har daiteke performance delakoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Poema haiek, [...] gehiago zor zioten galestar jatorriari bere garaiko poesia sozialaren aldeko gustuari baino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

Whitman eta Mallarmé, poesia modernoaren aita bikiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Bazterrean utzi dut auhenezko poesia (Oi Euskal Herri gaixoa) edo gaitzespenezkoa (Euskara jaits hadi karrikara!).  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Banuen amets-asmoa karbono-atomo baten saga idazteko, jendeei ulertarazteko fotosintesi klorofilikoaren poesia bikain bezain -kimikarientzat izan ezik- gordea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat poesi) ik poetiko.

Poesia emanaldian parte harturiko idazleak ingelesez primeran moldatzen zirela begi-bistakoa zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Six Gallery delako arte galeriara bildu ginen aspaldiko partez Allenen poesia errezitaldia entzutera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 131. orr.

Onartzen da ez dela amets baten kontaera, ez dela poesia-testu bat, ez dela kodetutako mezua, ezta drogak hartuta dagoen baten hitza ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Andaluziar musulmanengandik hartutako altxorra bertako arabiar lorpena zela, Mendebaldeko poesi eskola baten ondorengo lorpen guztiak inspiratuko zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Artzapezpikuak bere poesi zertamen haiek organizatu zituen denboran.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.

Izanez ere, non ez errotu eta bizi, neguan loratzen den poesi hazia? Bazirudien haurtzaroko poesia-txingarrak suberrituak zirela nigan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Umore beltza eta ironia fina dabiltza kukuka, absurduaren poesia-printza batzuk hemen, lirismo arin bat han.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Horrelako deskribapen fin-ederrekin hasten da Aurora, prosazko poesia indarrez beterikakoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 32. orr.

New Yorkeko Poesia Zentroan aurkeztu zuen 1953an, eta azken bertsioa BBCk eman zuen, 1954an, Thomas hil eta handik urte betera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Song dinastiako poesia bildumak ehun liburuki dauzka eta 3.820 poeta ageri dira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 75. orr.

Merezimendu handiagoa dutela, batetik, nobelagileek baina, bestetik, poesia-irakurleek.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Poesia liburuko behin-betiko probak ematera doa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

Poesia-mota jakin bat, sinbolismoa, ageriko gauzei balio sinboliko edo alegiazko bat ematen diena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

Poesia-fikzioa da hau dudarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-poesiak berezko balio poetikorik ez duelako iritzia zaharra zen, beraz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Esaterako, idazleak genero historiko jakin bat hautatzea (Klerezi poesia, nobela pikareskoa eta abar), ikur bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

5 poesian nahitaezkotzat jotzen diren bereizgarri ez-formalen multzoa.

Napoliko mutil koxkor horrek, ez poesia gutxiagorekin, "hobe lo egitea beti problemak edukitzea baino" idatzi du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Karlismoan poesia atxeman uste nuen, mukurru.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 378. orr.

Ez dago zalantzarik, haur haien jokaerak noblezia eta poesia izan zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Urak badu poesia, ibaiak bereziki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Aldiz, irakur ditzakegu ehun poema liburu poesia izpirik aurkitu gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Hala esan omen zuen Schlegelek, alegia "andreak gizonak baino poesia gehiago zeukala bere baitan".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.

6 poemagintza.

Hesiodoren poesia, Homerorenarekin parekatzean hain arrunta, udaberriaren itzuleraren iragarpen horietakoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Surrealistek erreskatatu zutenetik, Lautréamonten poesia mugarritzat hartzen da literaturaren historian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.

Guk enpiristatzat jo arren, hizkera zientifikoak inpertinentetzat -desegokitzat, alegia- joko luke Larkinen poesia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Nola estima zezakeen hainbeste bere poesia, haren bila Siddal-en gorpuzkietan miatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

Orain arte idatzi dudan poesian ez dago bereizterik ni egilea eta ni poetikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.

Mogueime soldaduak ez du honelakorik deus pentsatzen, Mogueime soldaduak emakume hura nahi du, Portugaleko poesia ez da oraindik jaio.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 381. orr.

Grezierazko "pixoriambikow" hitzak poesia grekoko neurri mota bat aipatzen du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Ingeles poesia oso-oso ondo ezagutzen zuen, eta umetan hasi zen poemak idazten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.

Arabiar poesia klasikoa bertsoaren loturetatik askatu zuten.  Berria - Kultura   2006-04-04

Amodioaren metaforak XX. mendeko poesian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Maila sendoan genuela poesia, alegia, eta prosa lantzea eta garatzea zela gure apustua.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.

7 poema.

Maite ditut Rilkeren poesia xuxurlariak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 295. orr.

Bere lagunarte mugatuenean baizik ez zekiten poesia erotikoak idazten zituela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Izua niola poesia bat errezitatu beharrari.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Poesiak idazten zituen, zuk eta Josebak bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Maisuak, eskolak ematerakoan, guri batere interesatzen ez zitzaizkigun poesia asko irakurrarazi nahi zizkigun.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

A zer gizona, bere damari poesiak esaten ez dakiena!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Garbi esanda, azken batean, Caracasen egoera ez dago poesiak irakurtzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.

8 poesia-lan (orobat poesialan g.er.)

Ezkondu orduko, Wildek alde batera utzi zuen poesia-lana, eta kontakizun laburrak, haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

Lehen helburua poesia lan guztien edizio kritikoa egitea da.  Berria - Kultura   2004-12-18

1971n, Gipuzkoa Saria jaso zuen San Pedro Bezperakoak poesia lanagatik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 17. orr.

Ale horrek idazleak 1973tik 1990era idatzitako poesia lanak biltzen ditu.  Berria - Kultura   2004-04-17

Lehen ezadostasuna katalanezko narratiba eta poesia lanak saritzen dituen Palma Hiria Sarian izan dute.  Berria - Kultura   2004-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozko poesia (4); bafforen poesia (4); benetako poesia (3); euskal poesia (7); filosofia eta poesia (3); hatsaren poesia (31); hatsaren poesia eguna (6); hatsaren poesia ekitaldia (3); idatzitako poesia (3); lehen poesia (3); lekuonaren poesia (5); musika eta poesia (6)

poesia abartxoetan (3); poesia antologia (5); poesia asko (6); poesia astea (5); poesia bilduman (5); poesia biltzen (3)

poesia egin (4); poesia egiteko (9); poesia egiten (10); poesia eguna (7); poesia egunak (3); poesia ekitaldia (5); poesia emanaldia (5); poesia emanaldia eskainiko (3); poesia epikoaren (4); poesia errezitaldi (3); poesia errezitaldia (10); poesia eta antzerkia (3); poesia eta musika (5); poesia eta narratiba (3); poesia eta prosa (5); poesia hutsa (3)

poesia idatzi (9); poesia idatzi du (3); poesia idaztea (6); poesia idazteko (4); poesia idazten (16); poesia irakurketa (4); poesia irakurle (5); poesia irakurraldiak (3); poesia irakurtzen (4); poesia kaierak (7); poesia kaierak bildumarako (3); poesia lana (3); poesia lanak (3); poesia landu (3); poesia lantzen (3); poesia liburu (31); poesia liburu bat (11); poesia liburu honetan (3); poesia liburua (13); poesia liburuak (6); poesia liburuan (5); poesia liburuaren (4); poesia liburuko (5); poesia mota (3)

poesia sakon (3); poesia saria (6); poesia sozialaren (4)

poesiak idazten (3)

euskal poesiaren (5); herri poesiaren (3); ipuinaren eta poesiaren (3); poesiaren alorrean (3); poesiaren bitartez (3); poesiaren inguruan (6); poesiaren munduan (3)

euskal poesiaz (3); poesiaz beteriko (4); poesiaz betetako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus