Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poematxo 1 iz poema txikia.

Aireportuan poematxo hau bururatu zait: [...].  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 143. orr.

Huskeriak, inondik ere, poematxoak eta horrelako gauzak, ezta?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

Eta hori da Rossettik ere egin behar zukeena, baina obsesionatu egin zen bere poematxoak berreskuratzearekin, sekulakoak, hobezinak, irudituko baitzitzaizkion gizajoari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Eskuetara etortzen zitzaizkidan poema bakanak buruz ikasteari ekin nion, ero moduan, eskolako liburu apurretan topatzen nituen poematxoetan edo elizan nahiz irratian entzuten nituen kantuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Hölderlin, berriz, poesiak erotu egin zuen eta 37 urte egin zituen aizkolari baten etxean, pianoa joz eta Scardanelli goitizenez izenpetzen zituen poematxo esoteriko ulergaitzak idatziz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Poematxo bat irakurtzen uzten badidazue.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Gerora ikusi nituen tresna honek [blogak] eskaintzen zizkidan aukerak: iritziak kaleratzea, besteen erantzunak jasotzea, ipuintxoak eta poematxoak argitaratzea...  Berria - Harian   2005-11-27

2 (hitz elkartuetan)

Sara eta Irisarriko eskoletako haurrek marrazki eta poematxo erakusketa bat muntatua zuten, Sylvie Labescau (Irisarri) eta Pantxika Amestoy (Sara) erakasleen laguntzarekin.  Berria - Harian   2005-03-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus