Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denis Mentxov errusiarrak (Illes Balears-Banesto) irabazi du Itzulia eta bi euskaldunak, Iban Mayo eta David Etxebarria (Euskaltel-Euskadi), izan ditu ezker-eskuin podiumean. Berria - Kirola 2004-04-11
Indurain podiumera igo zenean, han ibili zen Joxe Elosegi, denok lotsarazten: bere prakak ikurrinaz eginak ziren, jaka ere bai. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.
Podiumera igo naiz Vueltan, eta Tourrean nahiko gertu egon nintzen bosgarren sailkatu nintzenean, 2002 urtean. Berria - Kirola 2004-02-18
Juanma Garate da podiuma lortzeko aukera duen euskal herritar bakarra. Berria - Kirola 2006-05-04
Zortzi aldiz korritu duzu, bitan irabazi eta lau podium lortu. Berria - Kirola 2006-05-05
Gronholmek ez du oso ondo hasi denboraldia, estreinakoan, Montecarloko Rallyan, podiumetik kanpo geratu baitzen. Berria - Kirola 2004-02-06
Austriako hiru eskiatzaile eslalomeko podiumean. Berria - Kirola 2006-02-26
Haren alboan, hitzaldi potoloak botatzeko podium mikrofonoduna. Berria - Kultura 2004-07-07
Denda barruan podium eraiki berri bat begiztatu zuen, eta haren gainean bere bizitzan inoiz ikusitako erratzik bikainena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.
Ilara estu-estuetan, uniforme beltzez jantzitako milaka soldadu lerrokatzen ziren, harrizko arrano alimaleko batek txikiagotzen zuen podium baten aitzinean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.
Babes-kontuez gainera, Lizardik bazuen beste arrazoi bat amaren partez maitasun goitarren podiumean amona ipintzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.
Nik ez nuen ulertzen: nola ulertuko nuen nik hura, bada, produktu kimikoen podiumean fanta eta coca-cola baldin banituen beste edozeinen gainetik? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 179. orr.
Podiumaren altuera, plataformaren mailatik gora neurtuta, orkestraren diametroaren hamabiren batekoa izango da, erlaitza eta gola ere kontatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.
Podiumaren gainean kolomak altxatuko dira orkestra-diametroaren laurden bateko altuera hartuz, basa eta kapitelekin kontatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.