Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poderio (orobat podorio g.er.)
1 –en poderioan -en poderioz, -en indarrez.

Tradizioa eta aginpidea kontuan hartzeaz gain, arrazoiaren poderioan ere ustea jarri beharko duela aurrera egiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Egunen poderioan, letrak bereizteko gauza izan nintzen berriro. ez dakit, beharbada ttipiagotu egin da Hanna urteen poderioan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Batetik bestera ibili zen Karibetik Europara, eta Haiti, Antillak eta Bahamak ongi ezagutu zituen urteen poderioan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Hitz-aspertu haiek, maisu eta ikaslearen arteko jardunaren tankera hartu zuten, denboraren poderioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

2 –en poderioz -engatik, -en kariaz, -a dela eta.

Kaleburuan elizaren ondoko zumar famatua topatu nuen, aspaldidanik urteen poderioz goitik behera pitzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

-Urteen poderioz jendea zentzatu egiten da, zu ordea, zaharrago eta kaskarinago.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Uste dut mendeku moduko bat izan zela hura, bat-bateko burutazio bat, azkenean, denboraren poderioz, biok onartu genuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.

Etsaia beti entseatzen baita, handik eta hemendik, denboraren poderioz gure higatzera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 121. orr.

Ohituraren poderioz jarraitzen zuen karlismoak bizirik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Komentario arrunt hark lagunarteko giroa argitzen zuelako errepikapenaren poderioz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Berez esnatuko zaizkio itotzearen poderioz kasik hilak zituen sentimendu horiek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

Entzutearen poderioz, buruz ikasi zituzten, azkenean, karabanako kideek zifrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Florak, erdi negarrez, alproja mozkorra, hori nintzela esan zidan, eta egunen batean biak hilko nituela ematen nizkien disgustuen poderioz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus