Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pobretze iz pobre bihurtzea.

Pobretze horrek gerrara -jaunen beren arteko gerrara- bultzatu zituen jaunak ere, eta, era horretan, erregeak posizio ezin hobean aurkitu ziren gatazka horietan bitartekari izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Pobretzearen areagotze izugarria [...] industria-iraultzak eragindako aldaketa ikaragarrien emaitza nagusietako bat izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Periferiako hainbat eskualdetan bi fenomenoak gertatzen dira [...]: baztertzea eta zokoratzea nazioarteko mailan, eta pobretzea eta gizarte-desegituratzea nazio barnean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Euskal gizartearen pobretze kulturala.  Berria - Harian   2006-05-09

Deusik ez badugu egiten, beldur naiz ez ote den Euskal Herrian pobretze ekonomiko bat gertatuko eta udalek ez ote duten diru iturri bat galduko, enpresak bertze eskualde batzuetara joaten badira.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Horren ordainez, patronalen eta sindikatuen finantzaketa publiko oparoa; erakunde sindikalen barruan pobretze ideologiko ikaragarria...  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Asko dira diskurtsoaren pobretze gero eta larriagoaz ohartarazi gaituzten ahotsak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus