Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berehala pobretu zen familia aberats batekoa zelako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.
Dirudunak daude, jakina, baina gutxi, eta gainontzeko guztiak, langileak bezala burgesak ere, pobreturik irten dira gerratik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.
Trukeen hazkundearen moteltzeak pertsona batzuen aberasteak beste batzuen pobretzea dakarrelako ustea sendotu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Atzerri zorra esaten zaio, emandako maileguen ordainetan, garapen bidean diren herrialdeek, alegia, pobretutako herrialdeek, herrialde aberatsei edo garatuei eta munduko bankuei zor dioten diruari. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.
· Amerikako eremuetan ingelesen kontra eraman gerlak, erresumako kutxak oro pobretu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Funtsezko osagarri kromatikorik gabeko musika zen hura, eta errotik pobretua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Hola da gure mintzaira pobretzen bide haundiz eta azkenean galtzen, eskuetan ditugun hitzak erortzera utziz eta teknika berriek nonbaitik ekarri dituzten hitzak onartuz eta baliatuz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.
Filosofiak fedea bere mendekotzat hartu nahiko balu, edo ordezkatu, erlijio hori eta berari dagokion fedea pobretu eta endekatu egingo lirateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.
Afrikan, Saharaz hegoaldeko nekazaritza lurren %80 oso pobretuta daude. Berria - Gaiak 2006-03-31
Baso tropikalak suntsitzeaz gain, lurrak pobretzea eta pestizidak gero eta gehiago erabiltzea eragiten du sojaren sukarrak. Berria - Gaiak 2006-04-09
Herrialdeko kultur bizitza pobretu egiten da, eta informazio mota horrek pentsamendu irizpide nagusi bat ezartzen du. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.
Batzuetan, baina, zenbait mito eta eredu kulturalek hainbat tabu zentzugabe sustatu dituzte, eta lagundu beharrean, mugatu eta pobretu egin gaituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.
Nola ari den pobretzen egungo gizona, hots, gauzen axalean eta beren buruaren axalean baitaude ainitzak. Herria 2003-07-10
Suteen ondoko lur agortu eta pobretuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Ezinduak, eremu pobretuetan diren ikastetxeetakoak, ikasle etorkinak... Berria - Euskal Herria 2004-03-25
NATOk Kosovon erabilitako uranio pobretuko munizioaren auziaz ari da esataria. munduko beste hamasei estatuk dute gutxienez uranio pobretua. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 89. orr.
Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren lege proposamena aurkeztu dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
uranio pobretua (12)
uranio pobretuak (4)