Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plutonio iz gai bakuna, uranioa baino atomo zenbaki goragoa duen metala, 238 uranio-tik lortzen dena (Pu; at. z. 96).

Plutonioa bereiziz bi gauza lor daitezke: energia nuklearra edo armak.  Berria - Mundua   2006-04-29

Mantxako Kanalean dugun ontziarekin izan gara lanean, plutonioa dakarten garraio ontzien inguruko informazioa jasotzen.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Leku horretara iritsi ahal izateko, plutonio erradioaktiboa darabilten generadoreak erabili behar izan ditu.  Berria - Gaiak   2004-12-26

2 (neurriekin)

Maletatxo batean hamar kilo plutonio baleramatza legez sentitzen zen, tentsioan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Greenpeacek salatu du 150 kilo plutonioz kargatutako ontzi bat Frantziatik atera dela Belgikarantz.  Berria - Gaiak   2004-08-17

BNFL eta Areva konpainiek dozenaka tona plutonio dituzte gordeta, Sellafield (Erresuma Batua) eta La Hagueko (Frantzia) biltegietan.  Berria - Gaiak   2004-10-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garajean gordeta eduki dituen plutonio isotopoak eman dizkio errusiar batek Poliziari.  Berria - Gaiak   2004-11-03

2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion.  Berria - Mundua   2004-01-03

Arma atomikoen lantegi den Los Alamos gunetik dator 140 kiloko plutonio zama.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Plutonio-garraioak hondakin nuklearren aferaren inguruko eztabaida berpiztu du azken asteotan.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Plutonio oxido hautsa ordu gutxitan zabalduko litzateke eremu handi batean.  Berria - Gaiak   2004-10-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus