Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak (hau da, inperio burokratiko ez bihurtu izanak) zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Aukeraketa batzordearen «pluraltasuna» nabaria da Zinemaldiko zuzendariaren ustez. Berria - Kultura 2004-09-04
Goraipatu du bestalde Espainiaren "pluraltasuna". Herria 2004-11-11
Pluraltasun politikoaren eta adierazpen askatasunaren aurkako neurria. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Gero, gure pluraltasun ideologikotik, diagnostiko bat egiten dugu, minimo batzuk gure artean adostuta, eztabaidaren ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Espainiaren pluraltasunaren aitortza egiten du agiriak, baina batasuna azpimarratzen du, aldi berean. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Pluraltasuna, arazoa izan ordez, ondasuna dela. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Gizaki-A utzi, hortaz, eta gizaki-ak beharko ditu estudiatu, beren pluraltasunean eta pluraltasunaren baldintzetan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 177. orr.
Hegemoniaren teoriak onartzen du baita ere askatasunaren eskabideak demokraziaren pluraltasuna duela beharrezko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Pluralismoaren arabera (orokorki hartuta, betiere) gizakiok bila ditzakegun eta de facto bilatzen ditugun balioen pluraltasun bat existitzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Euskal herri intensional edo semantikoak, bere zertasunarekin batean, bere pluraltasuna ere galdu du (euskal herrietan, etc.), oso bat baitira zertasuna eta pluraltasuna edo pluralean esan ahal izatea: jakin beharra daukat zer diodan eta zertaz ari naizen, zer horiek bat baino gehiago edo hainbestetxe direla esateko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.
Presidente izateko nor aurkeztuko duten ez du argitu oraindik Pluraltasunaren Aldeko Plataformak. Berria - Ekonomia 2004-02-24
Erresuma Batuan iritzi pluraltasun gehiago dago. Berria - Gaiak 2004-09-23
Alderdi barruko «ideia pluraltasuna» publiko egiten eragozten saiatzea «zelaiari ateak jartzea» bezala dela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Europako kultur eta hizkuntza pluraltasuna babesteko etengabeko lana egin dugu. Berria - Mundua 2004-05-29
Gainera, Espainiak «Estatuaren hizkuntz pluraltasuna» bortxatzen zuela salatu zuen NBEk. Berria - Mundua 2004-03-20
Mahai gainean estatu ereduaz proiektu propioa jartzeko eskatu zion, estatuko nazio pluraltasuna aitortuko duena. Berria - Euskal Herria 2004-03-30