Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fedeak berak hagitz diferenteak daudenez gero, eta Jainkoaren aginduak ere ezberdinak direnez hortaz [...] gizarte demokratiko pluralistetan Jainkoaren arrazoia gehienez errespetatu egiten da, hitzez hitz behintzat ez da gizarte antolaketaren fundamentutzat hartzen ahal. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.
EBk Kubarekiko dituen helburuetan «demokrazia pluralista bateranzko trantsizio prozesua bultzatzea» dagoela nabarmendu zuen Bruselak. Berria - Mundua 2004-11-18
Ikuspide pluralista da hori, diferentearen eta erlatiboaren maitalea, batasun biziarena [...] batasun matematiko bakunarena barik; ez da mistikoek eta metafisikoek maiteago izaten duten ikuspide monista eta absolutua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.
Anarkistak aldiz pluralistagoak dira, enpiristagoak, eta mundua eta sentimenduak bezain eroak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Pluralistek eboluzioa hainbat mailatan -ez bakarrik maila genetikoan- gertatzen den prozesua dela uste dute, eta maila bakoitzeko gertakariak aintzat hartu behar direla defendatzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.