Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pluralismo 1 iz ideien eta joeren pluraltasuna.

Zenbait autorek salatu du erlatibismoaren eta pluralismoaren arteko banaketak zuzentasun politikoari baino ez diola erantzuten, eta pluralismo izendatzen dena erlatibismo bezala aldarrikatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Pluralismoaren arabera (orokorki hartuta, betiere) gizakiok bila ditzakegun eta de facto bilatzen ditugun balioen pluraltasun bat existitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Bigarrenik, «euskal gizartearen pluralismoari errespetua».  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Guk indarkeriaren adierazpide guztiak gaitzesten ditugu, aitzakiarik gabe, baina hain zuzen ere pluralismoarekin egin behar zaio aurre indarkeriari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

«Bake zintzoa» bilatzen bada, oinarrizko eskubideak eta pluralismo politikoa errespetatzen badira.  Berria - Harian   2005-05-12

Europar espazioaren ezaugarri den pluralismo politikoak bereizten ditu mundu-ekonomia eta inperioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Pluralismoa, eraikuntza denean bakarrik izan daiteke positiboa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Finantza-integrazioa eta diru-pluralismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pluralismo politikoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus