Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
plubiometro 1 iz euri neurgailua, denbora jakin batean leku batean zenbat euri erori den jakiteko erabiltzen den tresna.
Termometroa baino 40 urte geroago etorri zen euri-kopuruak neurtzen lagunduko zuen ontzitxoa, plubiometroa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.
-Euririk izan den behatu plubiometroan: baldin bada, jaso zenbat izan den. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 70. orr.
Euri-hozberoen sarea pixka bat zabaldu nahi izan zenean, eta ahalik eta datu gehien batu, noren esku utziko termometroa eta plubiometroa? Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Bazuen tartetxorik neurgailu berriak asmatzeko: mikrobarometroa moldatu zuen, baita plubiometro modelo itxuroso bat ere, Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 33. orr.