Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdi Aroko alkimistentzat, zilarrak ilargiarekin zuen ahaidegoa, eta plomu-berunak Saturnorekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Lan joria, irarkolako marmola gaineko hura, eta frango hurria; lerro bat lerro bat zen plomuzko letra heietan, eta letra bat letra bat, hitz bakotxaren lekua behar zinuen ongi neurtu eta kondatu, edo berriz haste zinuen hitzen ohatze guzia neurri mugatuan, batzuetan arrazoina laburtuz. Herria 2001-10-25
Aireak ez duela usaiaz kanpoko plomurik diote ADAko ordezkariek. Herria 2003-06-12
Laborantzako lurrek duten plomuaren ehuneko 90a ongailu kimikoetatik heldu da. Herria 2003-11-06
Herdoilez beterik lantegira sartzen ziren kamioien gaineko aldean kontrola haga ezarri eta, aireak % 5 plomuzko errautsak erakusten zituen. Herria 2003-08-14
Ordea betazalak plomuz hantuak neuzkala nabaritu arte irakurtzen aritu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 113. orr.
Plomuzko tapaki astuna, lehergarria eta mutua. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Eraikuntza horretan, justizia erabiliko dut plomutzat, zuzenbidea nibeltzat. Elizen arteko biblia Is 28,17
Gauzen plomuan ezartzeko beharko dira hartu erabaki pisu batzu. Herria 2001-01-25
Emeki emeki irabazleak jartzen dira plomuan Ibarrolaren sake tzarrarekin eta Ezcurrak hobeki plomatuz, gaina hartzen ere, huts batzu egin araziz Kurutcharryri edo Muscarditz tronpatuz. Herria 2005-04-28
Horiek hola, Japoniak ez dezake gorde estimatzen duela Amerikanoeri esker militar harat hunatak plomuan egonen direla Azia eskualde hortan. Herria 2001-05-03