Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plomatu, ploma, plomatzen 1 du ad orekatu, berdindu, plomuan ezarri.

Diru mailaz arduratzen den batzordeak proposatua xeheki ikusia izan da, 1274955 eurotan plomatua izan delarik.  Herria   2005-05-12

Baina hasiko da Serge Mayte hobeki plomatzen eta horra bigarren berdintzea 19tan.  Herria   2003-10-30

Nagusitasun berean abiatu dira irabazleak, biziki fin eta xuxen ari zen Ezcurrarekin (lagunaren ontsa gidatzea bertzalde), 15-4, gero, 18-12, gero 23-18tan partida plomatzera zoala iduri.  Herria   2004-06-24

Pausuki eta bere hatsean, plomatuz, zer partida ez du egin!  Herria   2001-01-11

Baina Ibarrola ere hasi da hobeki plomatzen, Biscoubyk atxikiz gibela eta itzuli da papera beste alderat: 11 tanto lerroan eginik hauek bost boterekin, horra besteak aintzinean 37-34 eta 43-36.  Herria   2003-06-05

Ikuspegia nolabait plomatzeko, elkarrizketa Gite-Ipes elkarteko Txema Uriarte kultura-aniztasun teknikariari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus