Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plisatu (orobat plixatu) izond tolesduna.

Oso modu klasikoan jantzita zegoen, kolore griseko gona plisatu batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 322. orr.

Argazki horietako batean azaltzen nintzen ni, bederatzi edo hamar urteko neskato kankailu, zangoak azkartxo luzatuak, lelotu samarra itxuraz, gona plixatu motzegia eta marinel marradun jertsea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Gona estu ñimiñoa janzten zuen, lehengo eguneko plisatuaren ordez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus