Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plinto 1 iz zutabe edo estatua baten oinarriko elementu laukizuzena.

Idulkiei egin behar zaien altxagunea, plinto singularrak jarriz egingo da, bakoitiak, hirugarren liburuan esan den bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Altuerari dagokionez, basa atikoa baldin bada, bana bedi honela: goiko parteari kolomaren diametroaren heren bat emango zaio, eta gainerakoa plintoari emango zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Komeni da altuera desberdineko plintoak jarriz estilobatoa erdi parean zertxobait altxatzea, zeren eta erabat sestran jartzen bada, begiari irudituko baitzaio sakonunea daukala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

2 irud/hed

Kasu honetan On Afonsoren gorteko aitoren seme batek bere gorputz preziatua eskaintzea itxuraz besteak baino haziago izatea beste merezimendurik ez zuen soldadu baten oin izugarri plebeioen euskarri, plinto eta oinarria izan zedin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus