Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pleuresia iz pleuraren hantura. ik pleuritis.
Angelok gripea aipatu hutsarekin niri tifusa etorri zitzaidanean burura, eta baita tuberkulosia edo pleuresia ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Gauez elurretan ibili zelarik, pleuresia harrapatu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Gaixotasunek ustekabeak ematen zizkioten ia beti; ustez pleuresia zena, gibeleko lesioa zela ager zitekeen; tifoide bat egiazko gripe bihurtzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.