Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udalaren Gobernu Batzordean onartu zen, eta ez zen plenora eraman. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Hilaren 30ean egingo da hurrengo plenoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
1997an EBBko plenoak onartutako agirian argi uzten genuen ez dugula inoiz onartuko gure proiektuaren inguruko babes, zaintza edo xantaiarik. Berria - Euskal Herria 2004-02-15
Don Kosmek eta Easako alkateak pleno hartan sinatuko zutèn agiria izanen zen, beraz, Azpilgo herriak bizkarrean jasan beharko zuen sastada. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 81. orr.
Azaldu zuenez, ezein talde politikok ez dio auzia aztertzeko pleno berezia deitzeko eskatu. Berria - Harian 2005-05-31
Plenoaren ondoren elkarretaratzea egingo dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Datorren astean, berriz, plenoa eginen dugu eta, hala, berandu gabe etxeak goraka hasiko dira; etxegintzak dirua ekarriko digu, eta diruarekin... garrantzia handia hartu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan buruturiko Plenoak. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 81. orr.
PPk eta PSE-EEk ez zioten zuzenketarik aurkeztu artikulatuari, eta osoko zuzenketak azken plenorako gorde dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Auzitegi Goreneko Zigor Salako plenoa bihar da erabakitzekoa Paroti egozten zaizkionak zigor batean pilatu edo ez. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Nazio Bilkura, Udaletxeko Pleno Aretoan. Tolosako Udaletxeko pleno aretoan egin zuten bilera atzo arratsaldean. Berria - Harian 2005-04-08
Garziandia andereak pleno-egunetan hartu ohi duen bidea egin du gaur. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 181. orr.
Etxekoandrearen figurari uko egina, bizitza plenoa eta intentsua izan du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.
pleno aretoan (5); udaletxeko pleno aretoan (4)