Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pleinu 1 iz ipar auhena, intziria. ik kexu.
Frango luzaz segitu zuten emaztearen pleinuek. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
Bat-batean, denak ixilik zeudelarik ordu arte, garrasi samin batzuk entzun nituen, emazte bat nonbait ari dena pleinu, negarrez naski, eta gizon bat erasiaka, arras bortizki. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Nor da hain auhen bortitzez kexu dena, bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik, entzule harridurak joen gisa? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.
3 pleinta.
Afera joan den ekainekoa zen, Demoek Baionako geltokian tinduz seinaletika euskaratu zutelakoan, SNCFak pleinua pausatua zuen, garbitze gastuak 250 eurokoak izan zirela erranez. Herria 2002-10-17