Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pleinta iz ipar auzibidea.
LAB sindikateko Jano Fourcadek eta CGTko Mikel Lapeirek pleinta bat pausatu dute Baionako auzitegian, poliza gizon batzuen kontra. Herria 2003-07-24
"Comité National d'Action Laique" egiturak pleinta pausaturik, frantses Estado Kontseiluak joan den azaroan erran zuen Jack Lang ministroak erakaskuntza elebidunaren arautzeko egin zituen testuak frantses Konstituzioaren kontrakoak zirela. Herria 2003-05-08
Herriko Etxea kexatu da, pleinta ekarri du baimenik gabe obretan hasia zen jabearen kontra. Herria 2004-11-25
Langile horrek, CFDT sindikatarekin, bere lana utzi bezain laster pleinta bat ezarri zuen "Prud'hommes" auzitegian, nagusiak aski zirika eginik berak galdatu zuela hantik ateratzea. Herria 2003-01-14