Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pleinitu, pleini, pleinitzen (orobat plenitu g.er., pleñitu, plainitu g.er. eta pleinatu g.er.) da ad ipar pleini izan.

Jin berrixea nintzen buruzagi-ordeari pleinitzera joaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Aldi bat entzun dut ama apezetaz pleinitzen, dantza debekatzen zietelakotz herriko plazan gazteei.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Baserritarrak lapurretez eta eskandaluez pleinatzen ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Leku askotan pleinitzen badire ikusiz beren herria nola husten den, ez da hori gure arrangura; duela 50 urte 1300 bizilagun, egun 4000 aise gaindituak.  Herria   2003-11-27

Beraz alde hortarik ez niz plenitzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 48. orr.

Gaixoak, pleinitzekoak dira...  Herria   2001-03-08

Aberatsak halaber Jainkoaren haur izanki, agian pobre larru-hasak baino anitzez gehiago pleinitzekoak dira, gaurko mendean hedatzen ari den pikarraitzea garatzen ikustean, sekula ukan ez duten kontzientzia txarra jasaten dutelako, aberats izateagatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Meza emaileak [...] goretsi du Jesus eta Maria baitan ezarri fedearekin bururaino gudukatu baita eritasunari, sekulan bere inguruan pleinitu gabe.  Herria   2002-08-01

Erran behar da, kurai handiz jasan dituela urte hauek pleñitu gabe.  Herria   2003-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus