Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plegu 1 iz tolesa.

Ikusi dugu nola ezartzen diren mahaiak, lisa-burdina eskuetan dafailen behar den bezala jartzeko plegurik gabe.  Herria   2003-12-04

Gazteak tiraderaren barnea estaltzen zuen kartoia altxatu zuen eta orrialde bat aurkitu, lau plegutan, denborak horitua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Gartziak paltoko sakela miatu zuen, zenbait plegutan emanak ziren paperak hartu, eta eskuratu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

[Neskak] arraunera makurtzen direnean, plegu handiko eta oihal beltzeko gona laburrak agerian uzten ditu ongi egindako aztala eta ongi jantzitako oina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 131. orr.

Biluz gorrian ezartzen gintuzten, jantzietako plegu guziak miatzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Besoak gerriko pleguan plantaturik gelditu zen Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 7. orr.

Hatza nire izter arteko ezpain zimurren pleguetan sartu dut.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 64. orr.

Baina musuzapia lau plegutan tolesturik dagoenez, ertza odolez zikinduta edukitzeak zera esan nahi du: tolesduraren lau ertzak daudela odolez gorri, liburu baten ertza odoleztatzean liburuko orrialde guztiak odolez zikintzen diren era berberean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 29. orr.

Lau plegutan tolestu nuen noizbait papertxoa, eta aittitterengana abiatu nintzen. ik beherago 5.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.

Bai eiki, mendiaren pleguetan ezkutatutako etxe bat zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

2 irud/hed

Bizkitartean, engainatu ninduten ezpainen pleguaren itxura zerabilkidan gogoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 147. orr.

Segurtasun une berriaz baliatuz eta janaria gozatuz, Mairosek aho plegua marraztu zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Irudi zuen Mogueimek ez zuela jakingo halako arrazoi erradikalari erantzuten, baina adimenaren plegu ezkutu batetik hitz gutxi batzuk atera zituen, morroiak mutu uzteko nahikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.

Hedabideen lana ez baita itxuraz gertatzen dena kontatzea, benetan gertatzen dena baizik, bere plegu, zimur eta atzealde guztiekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Bakardadearen labanak mintzairaren pleguak zauritzen zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

3 ohitura, joera.

Lisatzearena trauma bat da enetako: denbora eskasez amak ez zizkigun arropak plantxatzen, eta nik amaren plegua hartua, behin bere atorren lisatzea manatu zidan gizon bat ezagutu nuen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.

Izena Nafarroako tronuko oinordearen ohoretan emana zioten, familiaren plegu zahar bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Denek ere beraz, ostaler eta beste, plegu berri batzu hartu behar...  Herria   2001-07-12

Hastapenetik beharko dira haxean ezarri, egiari loturik, moralari segituz eta, beraz, gazteria zuzentasunean altxatuz, adin horretan baitira plegu on edo txarrak hartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Honezkero izanen da ohartu denik zein barneratua dudan neure buruaz urrikaltzeko plegua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

Tokian tokiko bereizgarritasun batzuen suntsiketa, elikadura-plegu berrien agerpena (mestizaia prozesuen ondorioz) eta hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

4 itxura, estiloa.

Den-dena "Second Empire" plegukoa, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

Hiru urte hartan ikusten ez nuen Hernani kalean, bi garaitzapen-arku eraiki omen zituzten beltzek [=liberalek], dotore oso, 14 metro gora; "gotiko" plegukoa da bata, eta "erromatar" plegukoa bestea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Leonarden istorioek badute plegu berezi bat, hala ere, zinemarako oso aproposak egiten dituena,  Berria - Kultura   2004-08-04

5 inprimatze lanetan, paper orri bat zenbait aldiz tolestu ondoren gertatzen diren orrialde inprimatuen multzoa; orrialde handia, zenbait aldiz tolestua.

Besaulki baxu bat, apalategi bat plegu-hamabireneko zenbait libururekin, beladore pertsiar txiki bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Plegu zortzireneko liburuen gainean makurturiko buruak baizik ez ziren ikusten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 263. orr.

-Mikel Strogoff -esan zion tsarrak orduan, mandatari gaztearen eskuetan plegua utziz-, har ezak, bada, eskutitz hau; bertan zoak Siberia osoaren salbamena, bai eta agian nire anaia duke handiaren bizitza ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.

Gelatxo txiki bat zuen, nahasia, eta ohean sartuta ikasten zuenez, ikasten zuenean, askatu egiten zituen liburuak, eta plegu soltetan askatuta gordetzen zituen, kutxan edo mahai gainean zabalduta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Ez da egunero gertatzen liburuetako pleguetan sortutako pertsonaia bat kalean zehar aurkitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.

6 baldintza-plegu baldintza orria.

Gero, dekretua indarrean eta lehiaketa arautuko duen baldintza pleguaren eskutik, Kultura Sailak toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen duen titulu juridikoa emateko lehiaketa zabaldu eta burutuko da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

plegu berri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus