Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plegatu, plega, plegatzen 1 da/du ad tolestu.

Makurtu genian biok burua eta plegatu belauna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Oheari estekan dolorez plegatu zen Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Eskuak gerrian, zango bat zuzen eta bestea plegaturik, txapela buruan trebes.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Ganibeta plegatu zuen eta sakelan sartu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Leihatilaren azpitik, ongi plegatzen zituen hilabetekari koloretsuak luzatzen zizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Soa berriro paperera plegatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.

Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen, emozioaren aztaparrek lardaskatua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

2 irud/hed

Ahoa plegatu zuen Maianak, disgustuz, eskalearen magaletik aldentzeko Frantxuaren haiari ihardetsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

3 makurtu, amore eman.

Xarles dolorez plegatzen zela, lasterka lekutu zen Edmearen magalean gerizatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Luthero edo Kalvin, egia bere molderat egokitu eta plegatu nahi zuten gizon nahitsuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

Burua ahalkez plegaturik gero, jende ez nintzenez ba galdezka, ttume-ttumea gasna puska hartu nion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 20. orr.

Beste guziak mendiak emaiten zuen bezala plegatzen ziren pilotan aritzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

François Sargentini korsikar abertzalea preso altxatu dute Korsikan, ADN frogaketa baten egitera plegatu ez delakotz.  Herria   2003-10-02

Nor nintzen, neure izatearen izenean, ene gutizietara munduaren plegatzea eskatzeko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

Guk ez dugu horrelako gauzetara plegatzeko ez kopeta ez eta kuraiarik!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

Jeiki: hau Abil behi paregabearen umea da, eta erran dezaket, manu guzieri plegatzen dela.  Herria   2003-04-03

Egun hartan erakusten zidan hoztasunak nonbait mintzen ninduen eta isiltasunera plegatzea erabaki nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

4 (era burututa izenondo gisa)

Arrantzaleak atorrako sakelatik paper plegatu eta hondatu bat atera zuen, eta Joanttori luzatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

Eta liburuko orrien artean bertze orri bat erakusten zuena, orri plegatu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 114. orr.

5 irud/hed

Sarako elizako prediku aulkian, jende beldurtu eta plegatuen aurrean oihuka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus