Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plebeio (orobat plebeiu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian plebeio agertzen da) izond/iz herri xehekoa.

Erresumako lehenengo printzesa plebeioa bihurtu behar zuena, ezer baino lehenago, kazetaria zen ofizioz. eder eta sendo iruditutako mundua zatar eta kaskar omen; unibertsaltzat hartutako bizimodua, salbuespen; gure izatea bera, bigarren mailako, plebeio edo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Itxuraz besteak baino haziago izatea beste merezimendurik ez zuen soldadu baten oin izugarri plebeioen euskarri, plinto eta oinarria izan zedin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.

Plebeioen eta patrizioen artean sortu ziren istiluetan, Sakro mendiko erreboltan, alde batetik fedea eta bestetik kontratuen gogorra besterik ez ziren aipatu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

"Kaltegarria litzateke hirientzat", diote Honorio eta Teodosio enperadoreek, "eta saltzeko eta erosteko erraztasuna ezabatuko luke merkatarien eta plebeioen artean".     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Bururatu zitzaion plebeiu batek behar zuela Klodio adoptatu, halatan populuaren tribuno bilakatu ahal izan zedin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

Oso izaera gorabeheratsu eta aztoragarria zuen, sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus