Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plazenta iz haragi masa arroa, umekia biltzen duena eta uteroari atxikia dagoena.

Kamiseta eta galtzontziloak erantzi gabe oheratu zen, plazentan dagoen haurraren antzo, kuzkur-kuzkur.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Jaiotzeko nengoela, nire amak placenta praevia izan zuen -plazentaren askatze goiztiarra, alegia-, eta ni bide normaletik ateratzeko gauzak okertu zirenez, zesarea egin behar izan zioten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.

Noesiterapia eskolak jaso dituzten emaginak plazenta eskuz kentzeko gai izan dira, horretarako anestesia erabili beharrik izan gabe, eta episiotomiak ere egin dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Jateko nire plazenta ematen ari zitzaizkidala iruditzen zitzaidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus