Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plazebo (orobat placebo g.er.) iz sendatze indarrik ez izanik, hartzaileak baduela uste duelako, eragin terapeutikoa duen gaia.

Plazeboa substantzia eraginkorrik ez duen prestakina da, eta botika baten ordez ematen da.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Multzo bakoitza hiru taldetan banatu zuten: heren bati tratamendu esperimentala eskaini zioten, beste herenari plazeboa, eta hurrenari ezertxo ere ez. Bitaminak erdiestea merke-merkea denez, aurrez prestaturiko janari gehienei [...] era askotako bitaminak gaineratuko zaizkie etorkizunean, osasuna eskuratu eta iraunarazten laguntzeko edo, plazebo hutsa izaki, prezio biziaren aitzakia barkagarri bihurtzeko.  Berria - Harian   2006-02-05

"Materiala" deitzen diogu lainezaz, badakigularik ere lautik hirutan estrikninaz gozatutako placebo ideal bat besterik ez dela, eta ideia eta laineza soil horrexek ponitzen gaituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Ikazkinak edabe plazebo bat eman zion erreginari eta sendatu egin zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus