Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskato bat ikusi nuen niregana inguratzen, plazatxoa zuzen-zuzen zeharkatuz, eskuaz keinu lagunkorra egiten zidalarik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.
Ibaira ematen zuen plazatxo baten erdian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Han, lau etxek osatutako plazatxoan, hantxe ziren haurtzaroarekin lotzen nituen irudiak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.
Alderdi honetan bada soilgune bat, pagoez osatutako plazatxo moduko bat duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.
Geltokiko plazatxoan, hegan zebiltzan enarak, jendea berriketan ari zen, lur bustiaren eta labeen usain gozoa sentitzen zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.
Etxe aurreko plazatxora iristen ari ziren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.
Trenaren geltoki berria, plazatxo karez zuritu eta hautsez betean, lazareto bat bezain isil. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.
Baratzean baziren zenbait fruitu-arbola, une hartan hostorik gabe; bi ibilbidek gurutzatzen zuten, erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
Lorediz inguratutako plazatxo bat zen, erdian ez-dakit-zein garaipenen ohorezko estatua luzea zeukana. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 47. orr.