Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plazagizon (7 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; orobat plaza-gizon 44 agerraldi, 5 liburu eta 37 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian plazagizon agertzen da) 1 iz jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen dena; plaza jokoetan gailentzen dena.

Maelek, plazagizona izaki, iniziatiba hartu zuen: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 75. orr.

Bost urte barru niri txapela kentzeko moduan izango dela ere esan nion, indartsua eta plazagizona baita.  Berria - Kirola   2004-09-14

Belodromoan aritzeak ez dut uste eragin berezia izango duenik, hirurak plaza-gizonak baitira aspalditik.  Berria - Kirola   2004-01-30

Jean-Jacques Lasserre eskuindarra eta Jo Labazée ezkerrekoa, elgarri konplimenduka, biak plaza-gizon agertuz...  Herria   2004-04-08

Inor begira dagoenean ez du nekerik izaten eta ordubete egin lezake jotzen horrelakoetan, deskantsurik gabe; benetako plazagizona da, erromerietako soinu-jotzaile peto-petoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Ai zer plaza-gizon parea, lehenagoko haundien hazikoa! 15 bote eta 5, hori ere ainitz da.  Herria   2003-05-08

Gratchev izan zen partidako Plaza Gizona.  Berria - Kirola   2006-03-12

2 (hitz elkartuetan)

Txirulari, kantari, dantzari eta pastoral egile urdiñarbetarraren aburuz, Pierra Bordazarreren ospea eta plazagizon izaera azaltzen duen kontu nagusia da nekazari mundukoa zela.  Berria - Kultura   2004-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus