Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria, familiaren baliozko objektu bakarra. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Haren inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.
Platinozko bi katetxo zituen, biak ere perladunak, belarrietan dilindan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Unibertsitateko geltokira heltzeko behar diren minutuak platinozko erlojuan zenbatu, eta liburua hastea erabaki duzu thriller hitzarekin topo egitean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.
Anestesia lokala jarrita, eta X izpien kontrolez, platinozko ehun elektrodo eta plastikozko dozena erdi bat hodi sartuak zizkioten gizonari garunean arretaz aukeratutako gune batzuetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.
Buenos Airestik Bilbora zein Bartzelonara egiten den platino-kontrabandoa [...] itsasontzi horiexek egiten dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.
Ilehori platino bat zen, izentzat Marie Laforet zuena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.
Pantailako mugimenduei so, ilehori platinoak edo bi guapoetakoren batek berarentzako mezu bat zeukala sinetsi zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 59. orr.
· Neskaren ilea platinozkoa da, hankak sinestezinak, argal-argalak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.
Ehun milagarren ale horretara ailegatzea eta platinozko liburua jasoten dauan lehenengo euskalduna izatea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 25. orr.