Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
platika iz hizketaldia, mintzaldia.
Ehun baino gehiago izan dira zuen aurrean egin ditudan platikak, eta, sinets iezadazue, nik ez daukat ehun gauza interesgarri esateko, ez zuei ez neure kolkoari ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.
Mintzaldi luzeak, solas amaiezinak, platika betirakoak, ogirik gabeko eguna oinaztargi bihurtzen zuten diskurtso oparoak egiten zituzten berbalapikook, erretolika hanpatu, farfaila eta hutsalez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 27. orr.