Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ivy hantxe, oraindik jantzi gabe, pomelo pare bat plater batean paratzen ari eta niri galdezka ea kaferik nahi al nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.
Mahaian ari naiz, platerak-eta jartzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.
Arnasari eutsiz eta masailak estutuz, Emile platerak jasotzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Zerbitzaria erretiluan bi plater ekarriz itzuli zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.
Bi lagunentzako platerak atera, eta txukun-txukun zabaldu zituen zilarrezko tresnak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.
Mrs. Cardinalek sei plater ezarri zituen, bakoitza bere sardexka, aizto eta koilararekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Harryk mahaian ipini zituen platerak arrautza eta hirugiharrarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 24. orr.
Mariettek platerak aldatu ditu eta pastelak ekarri dizkie. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.
Neskameak plater batean oilasko erre bat atera zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.
Emaztea lardaskan dabil bere platerean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Platerarekin estali zuen berriro zartagina. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 119. orr.
Platerak harraskan utzi eta egongelara abiatu ziren. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 73. orr.
Platerak garbituz ez da diru askorik irabazten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Van Daan andrearen plater sakon bat eskuetatik irristatu eta mila puska egin nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.
Plater azala jarria zuen zartagin gainean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.
Burua moztu ziotenean, plater zapal batean ipini zuten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.
Budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Harraskan utzi zituen plater hutsak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.
Plater eta eltze erabiliak harraskan zeuden. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Zerbitzariaren laguntzaileak beste plater zikin pila bat ekarri zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Zortzi plater zuri distiratsuetan kabiar-kanape bana. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Zeramikazko plater handi bat zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Zirku saioak (malabareak, plater txinatarrak...) burutzeko duen estiloak [...]. Berria - Kultura 2004-03-09
Amaren plater hotsak barreiatu dira etxeko geometriaren bazterretatik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.
Gela husten hasita zegoen ordurako, eta plater- eta labana-hotsa zetorren atzeko gelatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 285. orr.
Bi mutur kontrario horien artean jaki lagungarriz beteriko plater-ilara paraleloak ageri ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Julian Schnabel, oso famatu egin da [...] subjektil bezala oihal bat erabili eta haren gainean portzelanazko plater puskak erantsiz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.
Plater ertzaren azpira bildu zuen eskuzapia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.
Zenbait astez behin, senarrak, Berl Chazkeles-ek, plater joko berri bat erosi behar izaten zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Goxotegia, agenteak, auto-garbitzaileak, plater-garbitzaileak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Beste plater-garbigailu zahar bat dago [...] bizpahiru josteko makina. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.
Zerbitzu-mahaiko bi plater-berogailuak piztean, jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Beste janari-plater bat ekarriaz hurbildu zitzaion gero mahaizaina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.
Albertok pasta-plater bat eskatzen zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 235. orr.
Gabrielek eta Daly andereñoak antzara-platerak eta urdaiazpiko- eta haragi-platerak trukatzen zituzten bitartean, [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.
Ama-alabak luzaro aritzen ziren ezbaian haragi-plater baten aurrean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.
-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
Plater bat hestebete utzi dizut hozkailuan... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 53. orr.
Lotsatu ere egiten zen pixka bat, ezin baitzuen inoiz lortu plater bat okela, ezta txiki-txikia izanik ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
To, hemen daukak plater bat zopa, jan ezak, zakurra. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 116. orr.
Bazkaria, gehienetan, barazkiekin, patatekin eta plater bete farikekin osatzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Kalezuloan denek ezagutzen zuten plater gariari buruzko istorio bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.
Berak atonduriko plater bete arroza txirlekin irensten nuen bitartean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.
· Nor bere plater-zopan murgildu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Kabiarra Errusiako plater bat da, gaizkata izeneko arrainaren arraba gazituekin osatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Hiru plater prestatu zituzten: marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Afalburuen aitzineko platera jan ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 170. orr.
Lehen platera ekarri ziguten handik gutxira, baita edariak ere. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.
Plater bero eta onak jaten zituen jatetxeen epeletan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 232. orr.
Arrazoi biologiko hutsak direla medio, euskal plater jatorrenek ez dute etorkizunik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.
Lisak aholku onak ematen zizkion; hegoaldeko errezetak bazekizkien, eta Quenuk plater ederrak egiten zituen haren azalpenei jarraituz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Egiten zekien plater gutxitarikoa zen eta, beraz, sarri izaten zen hura afaltzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.
McDonalds-etik hasita, enpresa-jantoki eta eguneroko otordua ematen duten jatetxeetaraino, plater gutxi eskaintzen dute denek. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.
Hauxe zen Franz Josef enperadorearen plater gustukoena! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 241. orr.
Eskopetaz plater-tiroan ibili ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.
Erdigunean iturri eder hura zegoen, bi plater zituena, behekoa zabalagoa eta handiagoa, eta goikoa tipiagoa [...] eta ur-zurrusta batek plater tipian goiti egiten zuen, eta gero beheiti, plater tipiaren beraren gainerat, nondik, gainezka egin ondoren, askarat erortzen baitzen, ur-jauzi zirkular bat iduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Balantza kulunkarian, non askatasun pertsonala eta gizarte-zuzentasuna ari baitziren pisatzen elkarren kontra, teknologiaren giltza ingelesa plater antilibertarioan zegoen jarrita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.
Frantziako hazkunde industrial eskasa eta Alemaniako enpresarien ZEW indize pattalak, plater normalagoak dira. Berria - Ekonomia 2004-10-16
Plater on bat egiteko osagai aproposak bildu dituzte Eibarren. Berria - Kirola 2004-09-17
Rallyko azken egunaren hasieran Loebek zuen aldea ikusita, igandeko plater nagusia bigarren zen Duval eta Sainz hirugarrenaren arteko borroka izango zela zirudien. Berria - Kirola 2004-08-24
Dena den, eguneko plater nagusia jaialdiko bigarren partidan iritsiko da, puntako lau aurrelari elkarren aurka jarriko baitituzte. Berria - Kirola 2004-09-10
Plater nagusiaren atariko bikainak gerta litezke Serradé (2944 m.) eta Contraix (2951 m.), gaur hain lotsagarriki alde batera utzi dutena. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Plan de Corones delakoa ezagutzen du eta txantxetan aritu ginen, algaraka, hiru plater jarri beharko dizkiogula bizikletari. Berria - Kirola 2006-05-06
Bizi-bizi igo zen Igorrekoa, plater handiarekin %8ko maldetan. Berria - Kirola 2004-05-12
Plater handian gindoazen, eman eta eman eta bat-batean, sekulako aldapa. Berria - Kirola 2006-05-10
Plater handia sartu, gogor eragin eta garaipena lortu. Berria - Kirola 2004-03-12
Plater handia eta pinoi txikia jarri eta koskaz koska, ezinezko egin zuen hiruko horrek Somarribaren ametsa Bardolinoko helmugan. Berria - Kirola 2004-09-29
Akabo, Lizarrusti bukatu eta plater txikia sartzeko denborarik apenas izango duelako tropelak. Berria - Kirola 2004-04-09
Portugaleten ere ikasle batek plater hegalari bat ikusi zuen astelehenean zazpiak aldera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 45. orr.
Plater konbinatu bat eskatu zion kamareroari, 4 zenbakia, eta garagardo bat edateko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.
Bi bermut hartu, plater konbinatu bat jan, eta etxerantz bideratu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Jantokian, plater konbinatuak jaten dituzte lankideek. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.
Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die, eta nik biei begiratzen diet, itsasoak mugatuko lukeen margoihal baten erdian bizia hartu zuketen figurak bailiren. Pako Aristi «Note book», 2005 - 128. orr.
plater bat ipini (3); plater bat jarri (3); plater baten aurrean (3); plater beretik (5); plater bete (3); plater handi (4); plater handi bat (3); plater handia (13); plater handia sartu (4); plater handian (8); plater handian igotzen (5); plater hautsi bat (3); plater hegalari (3); plater hegalarien (3); plater hutsak (3); plater nagusia (3); plater txikia (3); plater zikin (4); plater zuri (3); urrezko plater (4)
bigarren platera (8); bigarren platera zerbitzatu (3); hortzeko platera (3); lehen platera (4); lehenengo platera (3); platera baztertu (4); platera ekarri (4); platera hartu (4); platera zerbitzatu (3)
platerak garbitzen (5); platerak jaso (3)
platerari begira (4)
platerean jartzen (5); platerean sartu (3); platerean utzi (3)
platerera bota (3)