Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbitzariak biak ekarri zizkidan: tea mendarekin eta platanoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Amonak platanoa edo mandarina ateratzen du mantal azpitik, luhartza kentzen laguntzen diodan bakoitzean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 87. orr.
Platanoak zuritzeko makina. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 70. orr.
Rita Hayworth Gilda filmean eskularru luze hura eranzten, platanoari azala eranztea ere zilegi ez zenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.
Zalantzan geratu zen une batez, eta -ma nahna, banana- platano batekin itzuli zen. lan istripu bat izan eta gero kalean platanoak saltzen ikusiko dugu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 219. orr.
Emakumeak ez dira masturbatzen bibragailuak, pepinoak, azenarioak edo platanoak baginan sartuta. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.
Etzanda zegoen, platano azal baten ondoan, odol hari fin bat garondotik zeriola. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 97. orr.