Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Platanoen itzalpean dagoen aulkian jartzen naiz, gorputzaren utzikeria goxoak izpiritu osoa husten didala denbora berean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.
Zabaldu nuen ataka, eta etxerantz alde bietako platanoen adarrak arku eginik tunel garai bat eratuz ganga gisako bat eratzen zioten bidean barrena sartu nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.
Haritza dute gehien bat landatzen, bainan ere bertze zuhaitz mota batzu: urki, eltxaurrondo, platano... Herria 2003-03-20
Pinuak platanoa eta gaztaina, lizarra eta akazia ordezkatu ditu hemendik gora. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 87. orr.
En-Gediko palmondoa bezala hazi naiz, Jerikoko larrosondoa bezala; lautadako olibondo mardula bezala, platanoa bezala luzatu naiz. Merkatu nagusiaren kaleko postuei begiratzen zien lasai, puntu egiten; espaloia alprojez borborrean zegoen, lurrean aztarrika, han landaturiko platanoen burdin hesien azpian. Elizen arteko biblia Si 24,14
Jakobek, zumitz-, urritz- eta platano-ziri batzuk harturik zuritu egin zituen eta abereak edatera zihoazen asketan jarri zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 86. orr.
Mutilak urkaturik munduko platano-arbola ederrenetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.
Laugarren etxean platano-arbola baten ernamuinak zeuden erorita teilatu gainera eta belardi itxura emana zion atariari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.
Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren: platano-zuhaitz pare bat zegoen albo banatan, eta haren aurreko farolak ez zuen argirik egiten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.