Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plataforma 1 iz egitura edo gainalde laua, ingurua baino gorago kokatua dagoena, pertsona edo gauzen euskarritzat erabiltzen dena.

Mila watiotako Trace Elliot bat Mikelentzat, lau ataleko Marshala Jonentzat, Pearl distiratsua plataforma baten gainean, nola ez, Anerentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

Hori baino beherago, marmorean landuriko halako plataforma, taula edo aldare zibil baten antzekoa dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 170. orr.

Jasogailuko plataforman finkarazi zuen Ruche jaunak aulki gurpilduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Ingeniaritza militarraren ale ederra zen, gurpil trinkoen gainean mugitzen zen, egitura bertikala itxuratzen zuten lau plataformak elkarren artean lotzen zituzten kanpo eta barne-mihiztaduren sistema konplexua zen bere funtsa, beheko plataforma gurpilen ardatz finkoetan oinarritzen zen, goiko plataforma hiri aldera luzeagotzen zen, mehatxagarri, eta tarteko bi plataformek igotzeko prestatzen ziren soldaduei behin-behineko babesa emateko balio zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Opportunity robota «arazorik gabe» jaitsi da plataformatik.  Berria - Gaiak   2004-02-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraikinetik harantz bazen plataforma txiki bat, eta bertara igo nintzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Ikuskizunaren giro eta eszenak antzezteko zazpi plataforma mekaniko erabiliko dituzte.  Berria - Kultura   2004-01-14

Plataforma flotagarri eta mugikorra izango litzateke Ozeano Bareko uretan jarriko luketena.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Minutu batzuen buruan zurezko plataforma behin-behineko baten ondoan gelditu zen trena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Goiko plataformara ere, sutegia zegoenekora, bi metro zeuden.  Elizen arteko biblia   Ez 43,15

Igogailuaren goiko plataformara jaitsi nintzen gero.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ixtoc One Mexikoko plataforma ontziak Campecheko badian 420.000 tona erregai isuri zuen, bitan puskatu ondoren.  Berria - Gaiak   2006-03-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garabi-plataforma baten gainean nengoen zutik, atoiontzi beltzek gureari txopatik heldu eta kanpora ginderamatzatela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Ura kutsatu egiten da itsaso guztietan, petrolio plataformak ugaltzen diren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Aukeratu zuen pastela espaziontzi batez eta jaurtiketa plataforma batez zegoen apaindua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

5 irud/hed

Arasur plataforma inauguratu dute, etorkizunean merkantziak trukatzeko Euskal Herriko gunerik handiena izango dena.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Rivabellosako plataforma logistikoan lau pabiloi eraikiko dituzte urtarriletik aurrera, eta, okerrik ezean, sektoreko enpresaren bat udazkenerako operatiboa izatea espero du administrazio kontseiluak Hor dago, adibidez, ikasliburuen alorrean egindako lana, txalotzekoa, salbuespenak salbuespen, plataforma sendoa eman diolako euskararen dimentsio kulturalari eguneroko erabilera formaletan.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Zerbitzu plataforma bat izango da: posta elektronikoa, Interneteko guneen itzultzaile bat, weblog bat, txosten bereziak PDF formatuan...  Berria - Gaiak   2004-09-26

6 (kamioi eta bagoietan)

Coca-Cola banaketako kamioi herdoilduaren atzeko plataformara igota.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 154. orr.

Plataforma luzeak porturantz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.

Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen eta beheiti begiratu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

garrakio publikoko autobus eta bagoietako zatia, eserleturik gabea ate inguruan dagoena.

Metroaren bagoian aurrez aurre eseri zaidan gaztea, esate baterako, bel-beltza da, burusoila, eite harro eta seriokoa; [...] plataforman zutik, Sidney O´Connor-en estilora soildutako bikote bat doa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

S autobus baten atzealdeko plataforman, egun batean, eguerdi aldera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 117. orr.

Bai estu gindoazela autobus-plataforma hartan!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

7 oinetako jakin batzuen zolaren gainean ezartzen den peza lodia, kortxozkoa eta plastikozkoa.

Strass distiragarriz lotzen ziren zapata ikaragarri altuak, zerurik urrunenera iristeko gai ziruditen plataforma sentsualak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 51. orr.

8 alderdi, higikunde edo pertsonen elkarte ez-egonkorra, helburu komun baterako biltzen dena.

3.000 euroko diru laguntza kendu die antolatzaileei UPNko udalak, Irurtzungo Axita herri plataformak salatu duenez.  Berria - Kultura   2004-10-27

Alderdi abertzaleek sortu dute dinamika iraunkor bat Abertzaleen Batasuna plataformaren inguruan.  Herria   2004-07-15

BATERA plataformakoek errana zuten beren helburuak gogoan elgarretaratze batzu muntatuko zituztela herriko etxeen aintzinean maiatzaren 15-ean, ortzegunarekin.  Herria   2003-05-08

Arafatek ikusi zuen kausa palestinarrak sostengu plataforma handi eta zabala behar zuela.  Berria - Mundua   2004-11-10

Zalantza ere sortu zitzaidan, hirugarren mundua deitzen dugun hori laguntzeko gure plataforma horiek guztiak zenbateraino ez ote diren kolonialismo berri baten zurigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Bilera haien ondoren, Coagret elkartea sortzea erabaki zuten, urtegi handien eta ur-aldaketen kalteak jasan dituzten herritarren plataforma.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Maiatzean, eskultorearen aldeko plataforma osatu zen.  Berria - Kultura   2006-01-14

Araban politika kulturalik ez dagoela ondorioztatu du Amarica plataformak.  Berria - Kultura   2006-03-18

Xenpelar dugu, gainera, atzerriko beste zentro, ikerlari eta esperientziekin harremanak bideratzeko plataforma egokia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi politikoen plataforma (4); herri plataforma (24); herritarren plataforma (5); osatutako plataforma (3

plataforma aurkeztu (3); plataforma barruan (3); plataforma bateratua (4); plataforma demokratikoak (4); plataforma demokratikoaren (3); plataforma eratu (3); plataforma osatu (14); plataforma osatu dute (7); plataforma osatu zuten (3); plataforma osatzeko (4); plataforma osatzen (9); plataforma osatzen duten (7); plataforma sortu (22); plataforma sortu dute (6); plataforma sortzea (3); plataforma zabala (3)

politikoen plataforma (4); talde eta plataforma (4); txingudi bizirik plataforma (3); uraren plataforma (4)

baiona iraultzen plataformak (4); barakaldo desmilitarizatzeko plataformak (3); desindustrializazioaren aurkako plataformak (3); ea berria plataformak (5); etxebizitza guztiontzat plataformak (5); ezker abertzaleko plataformak (4); gasteiz izan plataformak (6); herri plataformak (57); herritarren plataformak (3); iruñ iruzurraren aurkako plataformak (3)

plataformak antolatu (5); plataformak antolatutako (5); plataformak aurkeztutako (3); plataformak azaldu (3); plataformak deituta (12); plataformak egindako (4); plataformak elkarretaratzea (5); plataformak elkarretaratzea egin (4); plataformak salatu (11); plataformak salatu duenez (3); pluraltasunaren aldeko plataformak (3); txingudi bizirik plataformak (10); zornotza bizirik plataformak (5)

herri plataformako (21); herri plataformako kideak (3); herritarren plataformako (4); herritarren plataformako kide (3)

plataformako bozeramaile (3); plataformako bozeramailea (3); plataformako bozeramaileak (6); plataformako burua (3); plataformako eleduna (3); plataformako hautagaia (3); plataformako hautagaiak (3); plataformako kide (42); plataformako kidea (11); plataformako kideak (34); plataformako kideek (45); plataformako kideekin (3); plataformako kideen (8); plataformako kideok (3); plataformako ordezkari (4); plataformako ordezkaria (3); plataformako ordezkariak (7); plataformako presidente (3)

txingudi bizirik plataformako (4); uraren plataformako (4); uraren plataformako presidente (3); zornotza bizirik plataformako (4)

atzeko plataforman (5); autobus bateko plataforman (3); plataforman parte hartu (3)

herri plataformaren (6); iruzurraren aurkako plataformaren (3)

plataformaren aburuz (4); plataformaren alde (3); plataformaren arabera (6); plataformaren barruan (3); plataformaren esanetan (3); plataformaren eskakizunak (3); plataformaren izenean (14); plataformaren izenean aurkezten (3); plataformaren ordezkariak (3); plataformaren ustez (4)

plataformari dagozkion (3)

plataformatik jaitsi ostean (3)

herri plataformei (12); plataformei zegozkien (3)

baliogabetutako herri plataformek (3); herri plataformek (24); plataformek eginiko (3)

herri plataformen (34); herri plataformen koordinadorak (3); herri plataformen sorrera (3)

plataformen koordinadorak (4); plataformen koordinakundeak (3); plataformen sorrera (5); plataformen sorrera sustatzea (3)

baliogabetutako herri plataformetako (4); herri plataformetako (30); herri plataformetako kideak (3); herri plataformetako kideen (3); herri plataformetako ordezkariak (6); herri plataformetako ordezkariek (6)

plataformetako kideak (4); plataformetako kideek (4); plataformetako kideen (3); plataformetako ordezkariak (6); plataformetako ordezkariek (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus