Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plastilina 1 iz pasta moldeakorra, koloretakoa, buztinez, argizariz, olioz, sufrez eta zinkez osatua, irudiak egiteko erabiltzen dena.

Mota guztietako objektuak zeuden, pospolo kaxak, plastilina, mailu bat, hiru dardo, mermelada pote bat, harritxoak, ile-lehorgailu bat...  Berria - Kultura   2004-07-06

Horrexegatik ez dizkie uzten eskolako lagunei plastilina berdez egiten dituen labezomorro abstraktuak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 113. orr.

Haurrak plastilina bezalaxe biguntzen ditu bere hizketara behar dituen hitz eta esanera guziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.

Manuk are gehiago estutu zuen panpina, eta lehenbiziko musua eman zion plastilinazko ezpainetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aza-usaina irudituko zitzaion Matiasi usain hura, edo plastilina-usaina.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus