Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Zentrikotasunaren" artea da espresionismoa [...], esentzialtasunaren, simetriaren, estatikotasunaren artea; plastikoki itxura guztiz egituratu, ia geometriko batean mamitzen den baieztapen konfiantzatsu eta abenturazale batean du sustraia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Material hori plastikoki landurik, pinturaren errealitate bakarra hori dela esatera iritsi dira margolariak eta teorialariak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.
Ideia hori Platonek, oso plastikoki, hiriaren eta gizakiaren hiru zatien arteko korrespondentziarekin adierazi du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Plastikoki irudikatzeko, gure izatearen beste alderdi hori, bertan behera utzitako trastez betetako ganbara bat izango litzateke. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 89. orr.