Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryk plastiko errearen usain garratza hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 154. orr.
Garai hartan aurkitu zuten plastiko biologikoki geldo hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
Zaborra ere ez gutxi: botilak, latak, plastikoak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.
Sua piztua zenez, han urtu zen kamioiaren plastiko guztia, burdinazko ardatzak besterik geratzen ez zirela... Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.
Ateak itxi direnean, poliuretanozko hormatik plastiko beltzeko zoruraino irristatu zara. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.
Salmahaiak plastikoz estalita daude, eta salgaiak ahalik eta txukunen agertzen saiatzen dira. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 41. orr.
Bere ondasun guztiak plastikozko poltsa horretan garraiatzen ditu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.
Besoa luzatuz, Mikelek errazki altxatzen ahalko zuen plastikozko erridautxoa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 48. orr.
Besterik ezean, antzezteko klaseetako plastikozko pistola bat hartu, eta lapurreta egin du bankuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.
Itsas ainarak, kormoranak eta plastikazko ziruditen alga petrolio likitsean gatibu geratu ziren, bizia hausten bailitzan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.
Horregatik daude txerritegi industrialetan plastiko bigunezko ateak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Milaka tona plastiko, beiraki, mami-azal ustel Gernikan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
Zer oihal edo zer plastiko mota den... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 115. orr.
Benetan, ordea, haizeak kanpoan ateratzen zuen soinuari adi geunden, leihoa kristalaz bestaldetik estaltzen zuen plastiko-orria astintzen baitzuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Inguruan, azken orduetako langarrak sortutako putzuetan sartuxeak, lata, kartoi eta plastiko hondarrak ageri dira nonahi. «Bizia lo», 2003 - 98. orr.
Plastiko batean bilduta zerbait zekarren galtzarbean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.
Mutil beltz bat, sirenei kasurik egin gabe, Lexington Avenue-n behera zetorren maleta kozkor baten tamainako musika tresna bizkarrean zekarrela, plastikoan bildua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Lantokiko biltegian dago, plastikoetan bildutako aulki anabasaren erdian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 120. orr.
Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.
plastiko batean (3); plastiko beltzez (5); plastiko beltzezko (3)
plastikozko bidoi (3); plastikozko botila (3); plastikozko edalontzi (3); plastikozko hodi (6); plastikozko ontzi (8); plastikozko poltsa (40); plastikozko poltsa bat (3); plastikozko poltsa batean (9); plastikozko poltsa jarri (3); plastikozko poltsak (18); plastikozko poltsan (3); plastikozko poltsatik (5); plastikozko poltsen (6); plastikozko poltsetan (5); plastikozko zabor (3); plastikozko zerrenda (3); plastikozko zorro (8); plastikozko zorro batean (4)